XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bi jeltzale eta Internet
EAJko Espainiako Kongresuko diputatu Carlos Caballerok leiho ttipi bat du interneten, EGI gazte taldearen webguneak.
Carlos Caballero ezagun egin zen duela aste batzuk, Ermuko arratoi espainolak aipatu zituelako ipuin-artikulu batean.
EGIko webgunean, postaz zuzentzen zaizkion galderak erantzuteko prest dago Caballero.
Bestalde, Espainiako Senatuan Internet aztertzeko sortuko den batzorde berezian, Xabier Albistur senadore jeltzalea izango da, euskal ordezkari bakar gisa.